Ongietorri MagicBox 16-ra!

MagicBox proiektua MagicBox filosofiaren idealen inguruan dago osatua: softwareak doakoa izan beharko luke, software-tresnak bakoitzak bere hizkuntzan erabili ahal beharko lituzke, eta jendeak bere softwarea edozein modutara pertsonalizatu eta aldatu ahal beharko luke bere beharretara egokitzeko.

MagicBoxrekin laguntza lortzen:

Modu ugari daude MagicBoxrekin laguntza lortzeko.

"Sistema" menuan "Laguntza" hautatu ezazu MagicBoxren gida eta dokumentaziora iristeko. Bestela, MagicBox dokumentazio webgune ofizialera edo komunitateak eskainitako dokumentaziora ere jo dezakezu.

Nahiago baduzu gizakiekin hitz egin, hortxe dituzu posta-zerrenda, web foroak, edo Freenode IRC-zerbitzariko #magicbox kanala.

Hala nahi baduzu, sostengu komertziala ere jaso dezakezu.

MagicBoxn parte hartu ezazu:

MagicBox komunitatean software-garatzaileak, dokumentazio-idazleak, itzultzaileak, artista grafikoak, eta MagicBox egunero darabilen jendea topatuko duzu. Komunitate honetara batzera gonbidatzen zaitugu, MagicBox zure beharrak hobe beteko dituen sistema eragile batean bihurtzen lagundu ahal dezazun.

Nola parte hartu jakiteko, bisita ezazu MagicBox komunitatearen parte-hartze orria!